Baleuko 1993an sortu zen dokumental kultural eta historikoak ekoizteko helburuarekin. Handik gutxira telebistako saioak ekoizten hasi zen eta 1997an animazioaren eta ekitaldien kudeaketaren munduan sartu zen.
Animaziozko film luze onenaren Goya saria irabazia dauka eta Malaga, Nantes, Donostia, Charlestone eta Giffoni zinemaldietan parte hartu du, besteak beste.
Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako kidea eta Animazio Ekoizleen Espainiako Elkarteko kidea da.
Gaur egun hainbat esparrutan gaude: animaziozko film luzeen ekoizpenak, fikziozko film luzeak, animaziozko telesailak, telebistako programak eta dokumentalak.
Irudi infografikoko espezialistak. Baleuko ordenagailuz sortutako irudiaren ekoizpenean espezializatu da, eta gaur egun punta-puntako enpresetako bat da estatuan. Bere esperientziaren erakusgarri dira zinemarako (12 film luze baino gehiago) eta telebistarako egindako ekoizpen ugariak.
FIKZIOZKO FILM LUZEAK
ANIMAZIOZKO FILM LUZEAK
OLENTZERO
Euskal mitologiako pertsonaiari buruzko bost film egin dira. Olentzerori esker mugak gainditu ditugu nazioartean:
2015 - Olentzero eta Amilaren sekretua (62’)
Animaziozko film onenaren Platino Sarien izendapena. 2016.
2011 - Olentzero eta Iratxoen Jaunxoa (65’)
2008 - Olentzero eta oparien ordua (68’)
2005 - Olentzero eta zubilaren lapurreta (75’)
2002 - Olentzero, gabonetako ipuina (65’) (2003an Goya sarietara izendatua)
BLACKIE & KANUTO
2013 - (84’)
Luzemetraia. Frantzia eta Italiarekin batera ekoiztua.
THE WISH FISH (El Pez de los deseos)
Luzemetraia. Indiarekin batera ekoiztua.
(Animaziozko film onenaren Goya sarietarako izendatua 2013an)
BETIZU
Betizu sagak 3 film luze ditu.
2007 - Betizu eta urrezko zintzarria (65’) (Animaziozko film onenaren Goya sarietarako izendatua 2008an)
2006 - Betizu eta Xangaduko misterioa (64’)
2003 - Betizu izar artean (71’)
UNIBERTSOLARIAK MUNDUAREN ERTZAREN BILA
2004 - (88’)
Luzemetraia.
(2005eko animaziozko film onenaren Goya sarietarako izendatua)
MEGASONIKOAK
1997 - (85’)
Luzemetraia.
1998ko animaziozko film onenaren Goya Saria. Europako lehen film luzea 3Dn. Worldfest, The Charleston International Film Festival: Gold Award.
